XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Midas erregeari buruzko bi irakurgai desberdin dauzkazue SIRIMIRI - IRAKURGAIAK liburuan, Greziako herritik dator notizia, 35. orrialdean, eta Midas erregea, 38. orrialdean.

Biak irakurri eta konpara itzazue ondoren.

- Nolakoa zen Midas erregea?

Azpian azaltzen den adjetibo zerrendatik bere pertsonarekin bat datozenak aukera itzazue:


aberatsa
langilea
agurgarria
zikoitza
zoritxarrekoa
gaiztoa
onbera
lotsagabea
zintzoa
arretatsua
buruberoa
leiala
mendekatia
urduria
eutsia
bekaiztia
lasaia
bihotz onekoa
berekoia
izukaitza
eskuzabala
berezia
haserrekorra
gizaixoa
axolakabea
harraparia
itxurosoa
begiluzea
gorrotagarria
zintzoa
defendatzailea
artaburua
alaia
utzia
anaikorra
umoretsua

- Aukeratu ez dituzuen adjetibo batzuk erabiliz, beste pertsonaia bat asmatu behar duzue.

Taldeka bildu eta gelan lau edo bost pertsonaia desberdin asma itzazue, adjetibo horiek erabiliz.

Gero bakoitzari dagokion marrazkia egin.

Marrazkiak talde ezberdinen artean trukatu eta marrazki bakoitza deskribatuz ea asmatzen duzuen zein pertsonaia mota asmatu duten beste taldekoek.

- Denok ere oso erraz esaten dugu aldamenekoa nolakoa den.

Askotan berari ez dagokion kualitate edo akatsen bat eransten diogu, egin diezaiokegun kaltea kontuan hartu gabe.

Eta zu nolakoa zara?

Noizbait pentsatu al duzu?

Azaldu itzazu zeure hiru kualitate eta hiru akats.

- Beste pertsona mota bat izatea gustatuko litzaizuke ala konforme zaude zaren bezalakoa izanda?

Egizu idazlan bat nolakoa izan nahiko zenukeen esanez.